|
|
Grafiko honek hitzaldi aretoan momentuan dagoen pertsona kopurua adierazten du (sartzeak ken irtetzeak). Grafikoari erreparatuz ondorioak atera ditzakegu. Esaterako, dirudienez ekitaldia 15:30etan hasi zen, baina goizean jadanik, 11:30etatik 12:30etara, bazeuden 17 pertsona aretoa prestatzen. Ekitaldia 17:30etarako amaitua zen, eta 162 pertsona egon ziren bertan. 7 pertsonak goiz egin zuten alde. Agian ez zuten gustuko izan, edo presaz ibiliko ziren.